ETBn pelikulak jatorrizko bertsioan, mesedez

8 enero 2007

Zenbatek ikusten dituzue ETB1n pelikulak? Nik behintzat ez dut alerik ikusten. Ohitura kontua izango da, baina ez ditut euskarazko bertsioak jasaten. Badakit Bruce Willis Ramón Langaren ahotsarekin entzutearen antzekoa dela, baina Manuel Manquiña euskaraz eta ustezko azento galego batekin entzutea ezin dut jasan.:)

Eta ohitura kontua dela diot, ze marrazki bizidunak ikusiz gero, ez dut halako sentsaziorik, betidanik ikusi ditut euskaraz, are eta gehiago, txikitan euskaraz ikusitakoak orain gazteleraz ikustea ere oso zail egiten zait.

Baina kontua da, eta uste dut oso orokorra dela, jendeak ez dituela euskaraz filmak ikusten. Honen aurrean zer egin?

Pelikulak jatorrizko bertsioan eman, euskaraz azpititulaturik. Agian ez pelikula guztiak, batzuk euskaraz ere emango nituzke, gure hizkuntza ikasten ari den jendearentzat oso baliagarria izan daitekeelako, baina batzuk behintzat emango nituzke. Ziur nago jende gehiagok ikusiko zituela.

Europako herrialde gutxitan ematen dira itzulitako saioak, bai pelikulak, serieak, dokumentalak edo dena delakoak eta jendeak orokorrean hizkuntzen ezagupen handiagoa du. Ez dut esan nahi hori denik arrazoi bakarra, baina eragina duela argi dago (ez naiz bakarra hori uste duena), umeek ordu asko pasatzen baitituzte telebistaren aurrean.
Bestalde, Lurreko Telebista Digitala (LTD, TDT gazteleraz) dela medio, ez litzateke bata bestearengatik aldatu behar, audio ezberdinen artean aukera egin dezakezu, azpitituluekin ere. Hala ere, gaur egun, LTDz emititzen dituzten kanalen artean ez da oso arrunta aukera hauek ematea, eta LTDaren beraren etorkizuna nik ez dut oso argi ikusten.

DVD, eta telebista digitalaren bitartez gaur egun aukera handiagoa dago jatorrizko bertsioan filmak ikusteko aukera, baina euskarazko azpitituluekin ez (Euskaltel?), uste dut ETBren ardura dela aukera hau eskeintzea.

en Cine,TV

2 comentarios Opina tú también

  • 1. Chis  |  9 enero 2007 a las 1:49 pm

    Pelikula bat euskaraz bikoiztuta ikusten dudanean beti iruditzen zait pertsonai bat baino gehiago ahots berdina duela.

    Azpitituluena ideia ona iruditzen zait, bikoiztea baino merkeago dela pentsatzen dut, ez dakit non dagoen arazoa. Gainera, nere ustez, ez da beharrezkoa LTD, ETB-k pelikula asko Dual moduan emititzen ditu eta Teletextoa erabili daiteke azpitituluetarako.

  • 2. Nino  |  9 enero 2007 a las 6:24 pm

    Ez nekien ETBk dualean emititzen zuenik, etxean ez daukat halakorik. Azpitituluen kontua geratuko zen orduan.
    P.S.: Hori da euskera maila, Chis, ez nuen horren berri, jeje

Necesitamos tu opinión

Requerido

Requerido, hidden

Some HTML allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Trackback de este artículo  |  Subscribirse a los comentarios por RSS


Calendario

enero 2007
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Platos más recientes