Ay, nire amatxu querida!

19 diciembre 2006

Pasa den larunbatean Bizkaiko Bertsolari txapelketako finala jokatu zen Bilboko Euskalduna jauregi dotorean. Aretoa bete egin zen, eta sarrerak hilabete lehenago agortu zirenez, antolatzaileek gela bat prestatu zuten sarrerarik gabe gelditu zen jendeak finala pantaila baten bidez jarraitzeko aukera izan zezan.

XabiPaya1.jpg
Argazkia: bertsozale.com


Ni han egon nintzen, noski, eta lehenengo lerroan gainera! Finala, nire uste apalean, ederra izan zen, gozatu egin nuen. Bertso onak hasieratik, zortzi finalistak maila onean, momentu hunkigarriak, eta azkenik, saioan zehar ondoen ibili ziren bi bertsolariak pasa ziren buruz burukora, Xabi Paya eta Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra ere oso gertu ibili zen arren.

Buruz burukoan asko estutu ziren gauzak, eta edozeinek irabazi zezakeen arren, azkenean txapela finaleko bertsolari gazteenak jantzi zuen, Xabi Paya algortarrak. Pozez txoratzen, oholtza gainean saltoka ospatu zuen garaipena, eta ondoren, arratsaldeko momenturik hunkigarriena iritsi zen: Xabik, agurreko bertsoan, txapela amari eskaini zion, eta amak euskaraz ez dakienez, bertso erdia gazteleraz bota zuen, amari begira eta honek ulertu zezan, oso gutxitan ikusi izan den bezala. Hemen duzue Xabiren agur bertsoa:

Bost izen bota nahi dodaz
merezi daben neurrira:
maisu handi Amuriza
eta Lopategi, biba!
Trino ta Joseba Santxo
epaile onenak dira,
bosgarrena ulertu barik
hor egongo da begira.
Tú no nos diste el euskera,
pero nos diste la vida,
nos llevaste a la ikastola,
aprendimos enseguida,
ya es hora de que entiendas
el canto que nos motiva.
Esta txapela es tuya,
ay, nire amatxu querida!

Bertsozale elkarteko web orrian audioa ere baduzue.

Zorionak Xabi, Etxahun eta beste finalistei!

en -otros-

Necesitamos tu opinión

Requerido

Requerido, hidden

Some HTML allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Trackback de este artículo  |  Subscribirse a los comentarios por RSS


Calendario

diciembre 2006
L M X J V S D
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Platos más recientes