Porrusalda

Zabaldu.com

Mutilmediakoek Zabaldu.com garatu dute . Erderazko Meneame (aurretik aipatu genuen) serbitzuaren euskarazko anaia.

    Zer da zabaldu.com?

    Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera ematen duen sistema da. Edozeinek bidali ditzake albisteak eta gainontzekoek bozkatu ditzakete, horrela boto kopuru bat jasoz, jendeari interesatzen zaionaren arabera. Eta horrela, boto gehien jasotzen dituztenak azalduko dira hasierako orrialdean. Hasiera batean bidalitako albisteak ilarara doaz zuzenean, eta botoak jasotzen baditu orrialde printzipalera joango da.

    Beharrezkoa da erregistratzea?

    Albisteak bidali eta iruzkinak idazteko bai, baina irakurri eta bozkatzeko ez, ordea. Dena dela, zure botoak balio handiagoa izango du erregistratuta baldin bazaude, gomendagarria da beraz.

    Zein motatako albisteak bidali daitezke?

    Edozein gairekin erlazionatuta dauden albisteak bidali daitezke, interesgarriak badira, noski. Baldintza bakarra albistea bidaltzerakoan idazten duzun aipamena euskaraz egotea da. Bestalde, baliteke aurkitu duzun albiste hori euskaraz ez egotea, baina interesgarria dela uste izatea. Kasu hauetan, beste webgune batean albiste berbera euskaraz aurkituz gero, hori bidali, bestela erdarazkoa bidali. Albisteak blogetan, aldizkarietan… edonon egon daitezke.

Gehiago?!


Publicado

en

, ,

por

Etiquetas:

Comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.