Archivo del día 7 marzo 2006

blogak 2.0

Sustatun irakurri dut blogak 2.0 ihardunaldiak antolatu dituztela. Jardunaldi hauetan «web 2.0» delakoaren euskal panorama aztertzea omen da helburu.

blogak2.0

Niri bururatzen zaidan galdera hauxe da, zergaitik deitu diote «blogak 2.0» blogak landutako gaietako bat bakarrik bada?
Gainerantzean, ekitaldi txit interesgarria iruditzen zait!

Jardunaldiak apirilaren 6an, osteguna, ospatuko dira Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Euren esperientziak partekatuko dituzten proiektuen arduradunen parte hartzeaz gain, teknologia konpainia gailenetako ordezkariak ere izango dira bertan (Martin Varsavsky, Fon; Bernardo Hernández, Google; Alberto Sánchez Escudero, Microsoft Atlas).

Ekitaldi ezberdinen bitartez, honako gai hauek jorratu nahi dira Jardunaldietan:
– blogak
– wikiak
– gizarte-tresnak
– web-zerbitzuak eta APIak
– mikroformatuak
– edukien bilketa
– podcast-ak
– tag-ak eta folksonomiak
– informazio bilatzaileak
– web semantikoa
– eduki libreen lizentziak

1 comentario 7 marzo 2006

Censura 2.0


Photoshopak ikurrinak ezabatu ditu

Osasuna taldeko eta haren Fundazioko hainbat bazkide haserre agertu dira Fundazioak berak kaleratutako egutegiaren martxoko orrialdea ikustean. Irudian, iazko Errege Kopako finalean izan ziren zale nafarrak ageri dira. Eurek atera zituzten ikurrinak eta hainbat pankarta, ordea, ez dira argazkian azaltzen, Fundazioko arduradunek ezabatu egin dituztelako. Madrilgo finaleko zenbait argazki Osasunaren web gunean dituzue ikusgai, Especial. Final Copa del Rey 2004-2005 atalean. Horietan bai, ikurrin mordoa ageri dira.

Sareko Argia
osasuna

La Fundación Osasuna ‘limpia’ la grada de ikurriñas

La Fundación Osasuna publica en su calendario de 2006 (mes de marzo) una foto de la afición rojilla en la final de la Copa. La foto ha sido retocada para ocultar todas las ikurriñas, y se han tapado (con banderas de Osasuna y de Navarra) varias pancartas..
..Una manipulación que ha enfadado a muchos socios de Osasuna y de la Fundación

Diariodenoticias

Toda tecnología se puede utilizar con fines «malignos»!

3 comentarios 7 marzo 2006


Calendario

marzo 2006
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

En el congelador

Busca tu ingrediente