Artículos sobre '-Sarean euskeraz!-'

pie de foto

4 comentarios 3 Julio 2007

Txotx!

Hasi da aurtengo txotx denboraldia!

Aurten Martinez de Irujok heman dia hasiera
txotx
(irudia “No puedo creer que lo hayan inventado..”)

Portzierto! Sagarrondotik festibalaren antolakuntza ere abian da!

1 comentario 17 Enero 2007

Elizaren modernizazioa

Gure Debian sistemetan zerana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi bertsio berria,
konpila bedi zure kernela,
Intelean bezala AMDan ere,
Emaiguzu gaur egun honetako
apt-a,
barkatu gure bugak
guk ere zure garatzailei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu Mandrivara eraman
baina libra gaitzazu
0dayetik
Amen
Eskerrik asko Epe
Marrapuntu-n irakurria

1 comentario 20 Diciembre 2006

Bizkaiko bertsolari txapelketa final-erdietan

bizkaia2006logoa.gif

Nahiz eta ez duen iazko txapelketa nagusiaren oihartzuna izan, martxan da aurten ere Bizkaiko bertsolari txapelketa, bi urtetik behin jokatzen dena. Eskualdeetakoak jokatu ondoren, final-laurdenak ere pasatu dira eta jadanik 18 bertsolari gelditzen dira, hiru final-aurretan banatuak. Horietatik 8 onenak abenduan jokatuko den final nagusira pasako dira.

5 final-laurden jokatu dira 5 asteburutan, eta egia esan areto batzuk txiki gelditu dira. Zamudio, Sestao, Arrigorriaga, Igorre eta Aulesti izan dira saio hauek hartu dituzten herriak. Ni azken hiruetan egon ahal izan naiz, eta bertso onak eta ez hain onak entzuteko aukera izan dut, ezusteko positibo eta negatiboekin batera. Laburbilduz, azkenean merezi izan dutenak pasa dira, eta guztiek ere zerbait gehiago eman beharko dute final-aurrekoetan, azken saioan toki bat egin nahi badute.

Final-laurdenetatik 12 bertsolari sailkatu dira eta final-aurreko orekatuak espero dira. Bertan zai dituzte pasa den edizioko 6 finalista. Gogoratu behar da aurten ez dutela parte hartuko Igor Elortza eta Unai Iturriagak (Bizkaiko azken 7 txapelak jantzi dituzten bi bertsolariak). Beraz, txapeldun berria izango da aurten, eta oso orekatua aurrikusten da lehia, ez baitago faborito garbirik: Xabi Paia eta Fredi Paia anaiak, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue,… beti ere aurreko txapelketako beste bi finalistak (Iratxe Ibarra eta Igor Muniategi) eta final laurdenetan maila ona erakutsi duten bertsolari batzuk ahaztu gabe.

Final-erdiak Gernikan, Getxon eta Durangon jokatuko dira, eta finala, berriz, Bilbon, abenduak 16an, Euskalduna jauregian. Bertsozale elkarteko webgunean txapelketaren jarraipena egin dezakezue.

Final-laurdenetan puntu gehien batu dituen Gorka Ostolazaren bertso batekin uzten zaituztet. Animatu eta gozatu!

Gaia: “Udan etxean euki dozun ume sahararraren eskutitza jaso duzu gaur”

Nahiz iraganak hurbildu eta
gogor jo didan enbido
nahiz ta eskutitzak bihotz erdira
bota dizkidan bi tiro
neure bizitza hartu behar dut
arratsaldean astiro
baina zerua ez bada jausten
ta lurra ez bada igo
hurrengo udan nire etxean
egongo zara berriro

1 comentario 7 Noviembre 2006

Euskal frikia

Euskal frikia1.jpg

Euskal frikia2.jpg

Euskal frikia3.jpg

Eskerrik asko Epelderi. Matrakatik aterata

Enviar comentario 13 Octubre 2006

Asteburu frikia…

Jendea euskal partian frikeatzenAsteburu luze hontan, pixkat friki izan naz 🙂 Zapatutik astelehen gaberarte, Barakataun-eko BEC-en egindako Euskal Party-an ibili naz. Egia esan, ez naz denbora osoan han egon, lotara, nere etxera joan bait naz, baina azken finean, ordu pila bat bota dut ordenagailu aurrean frikeatzen… Geroago komentatuko dut, baina lehen bait lehen argitu nahi nuke ez nazela jolastera joan (ez dut jokurik ikutu), ezta pelikulak eta programa piratak jeiztera joan (nahiz eta baten bat jeitzi 😉 ) baizik eta lagunekin, informatika munduko teknologia berriei (eta zaharrei) buruz hitz egitera.

Oraingo hau 14. edizioa izan da, eta ni 6 edo 7.etik ari naz joaten. Hasieran, lotarako sakua eta guzti joaten nintzan, baina urteak gero eta gehio nabaritzen dira, eta etxetik hurbil nabilenez, azken urteotan etxera joaten naz pilak rekargatzen.

Zer da Euskal Party-a?

Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan.

www.euskal.org

Baina, harira, POST hau idazteko arrazoi bi ditut; batetik, euskal partian ibili nazela esatea (horretarako da bitakora bat) eta bestetik euskal partian gertatzen ari den zentzu eta sentimendu aldaketa zalatzeko (horretarako ere erabil daiteke bitakora bat eta).

Euskal Party-ra joan nintzeneko lehen aldia, 6. edizioan izan zen, eta ondo gogoratzen badut, Donostiako Anoeta ondoko izotz pistan izan zalakoan nago. Ordenagailu gabe joan nintzan, eta kriston ondo pasatu nuen, “scener”-ekin hitz egiten, “demo”-ak ikusten… 14 pulgadatako monitoretxo batean, 16 koloreko kubo bat musika baten inguruan dantzan ikusita, harrituta geratzen nintzan. Lagun bati CD huts bat erosi (1000pela=6euro) eta beste lagun baten 1x-eko grabagailuan (150.000 pela kostatutako grabadora) party osoko produkzio (demo, video, musika) guztiak grabatu nituen. Guztira 200 pertsona edo ginen han edozein modutan sartuta.
Gaur egun, egoera oso ezberdina da: (www.euskal.org-etik hartua:)

  • 3.500 ordenagailu baino gehiago sarean konektatuta.
  • 5.700 partehartzailetik gora.
  • 2 Gb/s-ko Internet konexioa.
  • Bilbao Exhibition Centre-ko 35.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.
  • 50.000 eurotik gora saritan.
  • 4 egun etengabean.

Jendearen gehiengoa, jolastera doa, eta geratzen den beste apurra, peli, musika eta programak jeiztera. Jendeak ez daki zein den euskal party-aren (orain euskal enkounter deitzen dana) zentzua. Honek, fama txarra ematen dio euskal-era doan jendeari, eta horregatik, lotsa pixkat emoten dit jendeari estea “Euskal Enkounter”-era noala, gehienek erantzuten bait dute “ez zara nagusitsoa holako toki batera jolasten joateko?”. Hau galdetzen didan hurrengoari, POST honen helbidea emango diot, “Euskal Party”-aren esanahia zein den ikasi dezan.

Zer da (edo zer zan eta izan beharko zan) euskal party-a neretzat:

Informatika gustoko duen pertsonen bilkura bat, baloitzak dakiena besteoi erakusteko eta besteongandik ikasteko. Jakituria hori, talde ezberdinetan banatu ohi da; “escena”, “MAC”, “hardware”, “retro”, “software libre” eta azken aldiotan sartu duten “gamer”.

Baina egia esan, gaur egun ez da banaketa hori inundik ere ikusten; ni software libre deritzon tokian nengoen, eta nire inguruan “gamer” pilo bat zegoen, lotsa gabe ohiukatzen, dana zikintzen eta besteon gauzak errespetatzen ez zuten gamer madarikatuak… Dirudienez, ez zuten lekurik topatu “gamer”-en tokian, eta “software libre”-en tokira sartu ziren euren “software pribatu pirateauta”-rekin (ez zuten ondo ulertu “libre” hitza dirudienez…)

Pilo bat jente ginen BEC-ean sartuta, pilo bat ordenadore piztuta, pilo bat friki (gehienak jolasten), eta oso zaila egin zitzaidan nahi nuen jendea bilatzea. Nik, linux-en adituak nahi nituen, gauza batzuk egiten ikasteko, baina ez nituen askorik topatu. Gainera, inguruan nituen “gamer” madarikatuak ohiuka eta ezin nintzan kontzentratu 🙁

Beraz, euskal honen balantzea, niretzat, ez da oso ona izan, baina ez organizazio txarra egon dalako (primerakoa izan da nire ustez), baizik eta nire inguruko jendea ez dalako behar moduan portatu, izan ere, gazteria, gero eta lotsagabea dator, baina hori, beste POST baterako utziko dugu…

Enviar comentario 27 Julio 2006

Yo tengo EGA!

Ikasle batek 10.600 euro eskatu dizkio Lakuari ez duelako euskara ikasi

A ereduan ikasi zuen Sopelako ikasle batek 10.600 euroko kalte-ordaina eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, euskaltegietan gastatu duen diruagatik eta euskara ikasten pasa dituen orduengatik. Ikasleak salatu duenez, Administrazioak ez zuen euskalduntzea bermatu bere kasuan. Gaur (Ekainak 20) egingo da ahozko ikustaldia.(Argia)

Nire ama hizkuntza euskara da, D ereduan ikasi dut beti eta
unibertsitatean ere euskaraz matrikulatua egon naiz, ala ere (ez dudan)
“EGA” izeneko papel bat beharko nuke zenbait lanpostutan hautagai izateko.
Nire kasuan, nire euskara da ez dagoena bermatua? edo ez dut euskalduntzea lortu?
Akaso, nik ere kalte-ordainak eskatu beharko nituzke!

Beti egongo da neurtezin dena neurtzen saiatzen denik (kasu honetan Euskera gaitasuna), beltza edo zuria dioenik, non geratu da grixa izateko eskubidea?

Jaunok, nire gaztelania frogatzeko agiririk ez badut behar zergatik behar dut EGA?

jarraipena (21/6/2006)

Euskal Herriak Bere Eskolako ordezkariak..

A ereduak ez duela euskalduntzen defendatu zuten (Argia)

ta D ereduak bai?

El Departamento de Educación no mandó a ningún representante a la vista. Su defensa corrió a cargo de un abogado de los servicios jurídicos del Gobierno, que alegó que la ley no garantiza que estudiando en los modelos lingüísticos A, B o D se pueda obtener el título de EGA.

La Ley de la Escuela Pública Vasca, en su artículo 18, dice lo siguiente: “El euskera y el castellano estarán incorporados obligatoriamente a los programas de enseñanza que se desarrollen en la escuela pública vasca con el fin de conseguir una capacitación real para la comprensión y expresión oral y escrita en las dos lenguas, de tal manera que al menos puedan utilizarse como lenguas de relación y uso ordinarios”. Para obtener ese objetivo cabe elegir tres modelos diferenciados, A, B y D, pero el objetivo mínimo es que los alumnos de los tres sean capaces de desenvolverse en euskera a los 16 años.

A Eva de Miguel le representa el abogado abertzale Iñigo Santxo, que ha hecho activismo contra la utilización de intérpretes de euskera en los juicios. En su opinión, resulta “evidente” que el modelo A no euskalduniza. “Eva estudia enfermería y la perspectiva laboral más importante es Osakidetza. En las oposiciones le van a pedir un perfil [lingüístico]. Ha estudiado en colegio público con muy buenas notas, incluso en euskera, pero no tiene una capacidad real de manejo del idioma”.

El Pais

En resumen: Tres grandes problemas que sufrimos actualmente la (des)educación, la (a)normalización del idioma y la (in)justicia.

A! y la titulitis!

4 comentarios 20 Junio 2006

Software asteburu librea Zarautzen

Ostiraletik igandera bitartean Software asteburu librea ospatu da Zarauzko gaztetxean. Egitarauan denetik aurkitu ahal izan dugu: Ikastaroak, hitzaldiak, jolasak, kontzertuak,… Ekintza hauekin, Xakela gaztetxe asanbladaren helburua software librearen erabilpena sustatzea da. Ni igandean egon nintzen eta bi hi hitzalditara hurbildu nintzen.

Lehenengoan, Code Syntax enpresa eibartarreko bi kidek, software libreak enpresa munduan duen egoeraz hitzegin zuten. Besteak beste, enpresei software librean oinarrituta eskaintzen dizkieten soluzioez eta honek dakartzan onurez aritu ziren. Aurrera atera diren hainbat proiektu deskribatu zituzten.

Bigarren hitzaldian Richard Stallman, software librearen inguruko mugimenduaren erreferente nagusietako bat, izan zen protagonista. Software librea, kopia eskubidea, erabiltzailearen askatasuna, musikaren elkarbanaketa, eta antzeko gaien inguruan aritu zen, ikusmin haundia piztu zuen hitzaldi batean. Aretoa zeharo bete zen eta jendea gustora gelditu zen hitzaldiaren ostean.

3 comentarios 18 Junio 2006

Plazatik blogera

Kaixo,

post honekin sartzen naiz Porrusaldako familian. Nire asmoa bertsolaritzaz aritzea da. Ez naiz Chis zinema munduan edo Neko musika munduan bezain aditua bertsolaritzan. Ez naiz Andoni Egaña, ezta gutxiago ere. Baina gustoko dudan zerbait denez, txoko hau bisitatzen duten denekin konpartitu nahiko nuke, utzi didaten aukera aprobetxatuz. Noizean behin, barruko grinak kanpora ateratzeko edo, bertso txikiren bat idatziko dut bertan (albisteren batekin erlazioa duena, gai librean, edozer gauza), eta mundu honekin erlazionatutako zerbait interesgarria aurkitzen badut aipatzen saiatuko naiz.

Eta noski, norbait kontajiatzea lortzen badut eta erantzunen bat idazten animatzen bada, ba askoz hobeto.

Laister arte!

Aspaldidanik ipinia dut
blog honetan begirada,
artikulu ta erantzun asko
idatziak dira iada.
Baina duda bat sortu zitzaidan
“hemen zeoze falta da”.
Bertsolaritza sustatu nahi dut
txukun ta zuzen ahal bada,
osagai berri, fresko ta goxoz
bete dadin porrusalda.

4 comentarios 30 Mayo 2006

Euskalbar

Ez! Ez da taberna berri bat! Euskalbar Euskara-gaztelera (eta gaztelera-euskara) itzulpenak egiteko balioko digun tresna da.

Interneten dauden hiztegi batzuk (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia) jartzen dizkigu eskuragai Euskalbar-ek. Nola erabiltzen den ikasteko onena, prestatu duten bideoa ikustea izango duzue.

(Oraingoz!?) hitzak itzul daitezke (eta ez testu osoak). Baina zalantza gabe (gehienontzat) oso erabilgarria izango da prestatzen ditugun porrusaldak ulertzeko.

Firefox nabigatzailea erabiltzen dugunontzat bakarrik!

(Saski-naski 2.0-n ikusia)

euskalbar.jpg

(..para los que se sienten mas comodos en erdera)

Euskalbar es el nuevo garito de moda una herramienta que nos ayudara a traducir (los  post de porrusalda) esas palabras que por estar en un idioma (Euskera) o en otro (Español) se nos escapan.

Para ello la herramienta ofrece varios diccionarios (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia); además, si quereis ver su funcionamiento han puesto disponible un video.

Por ahora, solo disponible para Firefox.

Enviar comentario 6 Abril 2006

Artículos anteriores


Calendario

Agosto 2017
L M X J V S D
« Abr    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

En el congelador

Busca tu ingrediente