Artículos sobre '-Sarean euskeraz!-'
Bi kontzeptu: Euskal Herria eta Herri Euskalduna. Etimologiaren aldetik sinonimoak, baina ideologia nagusien interesak itxuragabetuak: jadanik Euskal Herriak ez du zerikusirik Herri Euskaldunarekin, ez izenaren beraren zentzua kontuan hartuta, ez izanaren errealitate gordina behatuta. Bi herri dira, bi herritar mota, bi historia, bi hizkuntza eta kultura.
Joxe Manuel Odriozola, euskara irakaslea. Berrian
5 Abril 2006
Mutilmediakoek Zabaldu.com garatu dute . Erderazko Meneame (aurretik aipatu genuen) serbitzuaren euskarazko anaia.
Zer da zabaldu.com?
Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera ematen duen sistema da. Edozeinek bidali ditzake albisteak eta gainontzekoek bozkatu ditzakete, horrela boto kopuru bat jasoz, jendeari interesatzen zaionaren arabera. Eta horrela, boto gehien jasotzen dituztenak azalduko dira hasierako orrialdean. Hasiera batean bidalitako albisteak ilarara doaz zuzenean, eta botoak jasotzen baditu orrialde printzipalera joango da.
Beharrezkoa da erregistratzea?
Albisteak bidali eta iruzkinak idazteko bai, baina irakurri eta bozkatzeko ez, ordea. Dena dela, zure botoak balio handiagoa izango du erregistratuta baldin bazaude, gomendagarria da beraz.
Zein motatako albisteak bidali daitezke?
Edozein gairekin erlazionatuta dauden albisteak bidali daitezke, interesgarriak badira, noski. Baldintza bakarra albistea bidaltzerakoan idazten duzun aipamena euskaraz egotea da. Bestalde, baliteke aurkitu duzun albiste hori euskaraz ez egotea, baina interesgarria dela uste izatea. Kasu hauetan, beste webgune batean albiste berbera euskaraz aurkituz gero, hori bidali, bestela erdarazkoa bidali. Albisteak blogetan, aldizkarietan… edonon egon daitezke.
Gehiago?!
29 Marzo 2006
Gorka Julio Teketen blogari eta informatikari euskaldunak oso tresna interesgarria sortu du: Blog Influence, eta sarean jarri du hiru hizkuntzatan. Blog baten eragina neurtzen du zenbait parametrotan
Sustatun hau irakurri ta (narzisismo-ak jota) ziztu bizian joan nahiz frogatzera.
My influence[
70.4]
Ezin esan influentzia handia daukagunik! ez?Edonola ere
trena tresna interesgarria. Gainera bertakoa! Eusko sowftare labelarekin!
kar! kar! kar!
17 Marzo 2006
1# YouTube-n dauden euskal bideokiplak jarraitzeko: http://del.icio.us/tag/euskalbideo
2# Musikherria: 70bat musika taldek osatzen duten autogestionatutako proiektua da Musikherria, Copylefta bitarteko duen proiektua.
Biak sustatun ikusiak.
3 Marzo 2006
Ikusi dezakezuen bezala, orriaren eskumaldean mapa txiki bat jarri dugu.
Honek porrusalda munduko zein tokitatik dastatzen den jakinaraziko digu.
Nola egiten da hau? Oso erraza! ClusterMaps-era joan eta bertan izena eman. Gero gure helbiderako apropos sortzen duten html kode zatia kopiatu, gure webgunean kokatu, eta lixto! egina ziok!

13 Febrero 2006
GazteSarea.net -ekoak Sareko Argia saria eraman dute!
Denen artean aurtengo gure saria emateko bereizi dugun honek baditu
gaztetasuna, ausardia eta kemena. Euskarazko komunikabide digital honek badu alternatibo izan nahia eta denetaz eztabaidatzeko gogoa, sexuaz bezala politikaz edo kulturaz.
Badu kaleak ematen duen freskura eta badu umorea. Guztia, egunero txukun
landutako web gune interesgarri batean.
30 Enero 2006
Gara-n “Software librea eta euskara” izeneko artikulu bat aurki dezakezue. (berriz ere sustaru-ri esker enteratu naiz).
Bertan Iratxe Esnaola software libreari buruz mintzo da, eta bere gogoetez gain, euskaratutako zenbait tresna aipatzen ditu.
Linux sistema eragilea eta bere banaketarako pakete ezberdinak [Mandrake 8.2-ren euskarazko bertsioa UEUren euskarazko software katalogoan: http://softkat.ueu.org/], bulegoko lanetarako aplikazioak biltzen dituen openOffice paketea [euskarazko bertsioa: http://softkat.ueu.org/] eta Firefox nabigatzailea [euskarazko bertsioa: http://www.librezale.org/mozilla/].
Software librea eta formatu irekiak erabiltzen hasi behar dugu. Tresna libreak eta dokumentazioa lortzeko interesgarriak dira softkat.ueu.org, www.librezale.org eta www.euskalgnu.org webguneak.
10 Enero 2006
2005. urtearen errepaso bat, 2006rako aurreikuspenak eta etorkizuneko lanak
Leer más... 3 Enero 2006
Interneten pare bat ordu erdi galduta ibili ondoren.. bapatean nire arreta piztu duen artikulu bat topatu dut, ta gainera gertukoa!
Artikuluaren gaia? bere izenburuak nahiko argi uzten du
“Internet eta blogak euskaraz, zu eta ni”
bertan irakurritako zenbait ideiekin geratzen naiz
“Lehen aldia da euskarak teknologiaren trena hartzen duela garaiz”
” 40.hizkuntza da euskara interneten, optimismoz mozkortzeko zenbakia”
Badirudi gehiago erabiltzen dela euskara interneten kalean bertan baino. Ez gaude txaloka hasteko, baina harrituta geratu naiz. Ez gara kapazak kafe bat euskaraz eskatzeko, baina gero eta internauta gehiago daude euskarazko orrialdeak bisitatzen dituztenak.
berak esan bezala.. ni be harrituta geratu naz! ta zu?
26 Diciembre 2005
Artículos siguientes
Artículos anteriores