blogak 2.0
7 Marzo 2006
Sustatun irakurri dut blogak 2.0 ihardunaldiak antolatu dituztela. Jardunaldi hauetan “web 2.0″ delakoaren euskal panorama aztertzea omen da helburu.
Niri bururatzen zaidan galdera hauxe da, zergaitik deitu diote “blogak 2.0″ blogak landutako gaietako bat bakarrik bada?
Gainerantzean, ekitaldi txit interesgarria iruditzen zait!
Jardunaldiak apirilaren 6an, osteguna, ospatuko dira Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Euren esperientziak partekatuko dituzten proiektuen arduradunen parte hartzeaz gain, teknologia konpainia gailenetako ordezkariak ere izango dira bertan (Martin Varsavsky, Fon; Bernardo Hernández, Google; Alberto Sánchez Escudero, Microsoft Atlas).
Ekitaldi ezberdinen bitartez, honako gai hauek jorratu nahi dira Jardunaldietan:
- blogak
- wikiak
- gizarte-tresnak
- web-zerbitzuak eta APIak
- mikroformatuak
- edukien bilketa
- podcast-ak
- tag-ak eta folksonomiak
- informazio bilatzaileak
- web semantikoa
- eduki libreen lizentziak

1 comentario Opina tú también
1. Neko | 7 Abril 2006 a las 12:44 PM
Mutilmedian Blogak 2.0 Zuzenean
Necesitamos tu opinión
Some HTML allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
Trackback de este artículo | Subscribirse a los comentarios por RSS