Porrusalda

Plazatik blogera

Kaixo,

post honekin sartzen naiz Porrusaldako familian. Nire asmoa bertsolaritzaz aritzea da. Ez naiz Chis zinema munduan edo Neko musika munduan bezain aditua bertsolaritzan. Ez naiz Andoni Egaña, ezta gutxiago ere. Baina gustoko dudan zerbait denez, txoko hau bisitatzen duten denekin konpartitu nahiko nuke, utzi didaten aukera aprobetxatuz. Noizean behin, barruko grinak kanpora ateratzeko edo, bertso txikiren bat idatziko dut bertan (albisteren batekin erlazioa duena, gai librean, edozer gauza), eta mundu honekin erlazionatutako zerbait interesgarria aurkitzen badut aipatzen saiatuko naiz.

Eta noski, norbait kontajiatzea lortzen badut eta erantzunen bat idazten animatzen bada, ba askoz hobeto.

Laister arte!

Aspaldidanik ipinia dut
blog honetan begirada,
artikulu ta erantzun asko
idatziak dira iada.
Baina duda bat sortu zitzaidan
«hemen zeoze falta da».
Bertsolaritza sustatu nahi dut
txukun ta zuzen ahal bada,
osagai berri, fresko ta goxoz
bete dadin porrusalda.


Publicado

en

por

Etiquetas:

Comentarios

4 respuestas a «Plazatik blogera»

  1. Avatar de Chis

    Zorionak Zaba ta segi horrela!!!

  2. Avatar de Nino

    Ongi etorri eta asko idatzi!!

  3. Avatar de Neko

    ezin dizut bertsotan erantzun, baina..ongietorri!!

  4. Avatar de txurdi

    Ongi etorri Zaba gure porrusaldara,
    ea zurekin lortzen dogun bisita mordoa!!!

    nik ez dakit bertsolaritzan, baina behar bada, hau esanda, beste POST bat idazteko aukera eman dizut, bertsoak idazteko klase basikoak…

    ah, beste gauza bat, aurreko asteko afariko bertsoak, malkoak botatzeko punttu punttuan…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.