Porrusalda

Akronimoak

Informatika munduan ibiltzen garenok egunero egin behar diogu aurre akronimoz jositako testu, elkarrizketa, edo dena delakoari. Akronimoz inguratuta gaude:

PHP eta CSS fitxategiak aldatu ditut, orain HTML kodeak WAI arauak betetzen ditu. Ahal dudanean FTP bidez zerbitzarira igoko ditut.

Ez dakit zergatik, baina ikusten dudan akronimo bakoitzaren esanahia bilatzen dut beti, eta gainera nere oroimenean grabatuta gelditzen dira. Trebezia hori daukat, ezertarako (edo ezer gutxirako) balio duten gauzekin gogoratzen naiz, eta gauza garrantzitsuagoak ahaztu egiten ditut…

Akronimoen esanahiak bilatzeko, Google-en define: funtzioa erabili dezakezue, adibidez:

define:kiss

Bestela, webgune pare bat aurkitu ditut:

Zer nahi duzue esatea, bakoitzak bere maniak dauzka…


Publicado

en

por

Etiquetas:

Comentarios

Una respuesta a «Akronimoak»

  1. Avatar de Neko

    jeje! ..lehen pausua onartzea izaten da!

    post ona! gainera Chis-ek idatzitko buzzwords(I, II) posten harira dator!
    nik ezagutu dudan azken akronimoa.. LAMP

    a! googleren «define:» funtzioa nik ere asko erabiltzen dut!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.