Porrusalda

Janari erraldoiak

Azkenaldi honetan Bloglines-en gehitu dudan jarioetako bat janariaren inguruko blog bat da. Baina ez pentsa errezetak edo antzeko ezer erakusten delarik bertan. Blog hau edozein jakiri buruz hitzegiten du, baina beti izugarrizko tamaina daukatelarik.
Bere tagline-ak esaten duenez:

SupersizedMeals.com – Foodstuffs of Epic Proportions

Adibide pare bat :

Batzuetan jatetxe batek erronka moduan jarritako platerak izaten dira, The «Big Daddy Barrick Burger» honen kasuan bezala, Las Vegas-eko jatetxe batena. 4 kg-ko eta 30 cm diametroko hanburgesatzarra 24 ordutan jan beharra. Lortuz gero, hanburgesa dohain, eta bestela 49.95$ ordaindu behar. Nik ez dut horren zaila ikusten…


Publicado

en

,

por

Etiquetas:

Comentarios

Una respuesta a «Janari erraldoiak»

  1. Avatar de txurdi

    Gogoratzen ikastetxe nagusiko Arrese? horrek beste postura bat egin zuen, 24 hordutan 24 bolintxo…
    17 jan zituela uste dut, eta hurrengo astean ez zan ohetik altzatu…
    zeozergatik deitzen genien bolintxo radiaktiboak…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.