Porrusalda

Gazteak

'Gazteak'-en irudi batGazteak, The Young Ones jatorrizko izenburua, ETBk duela urte batzuk ematen zuen serie britainiarra da. Nik behintzat gogoan dut instituto garaian ikusten nuela, bazkalostean. Garai hartan ETBk bazkalosteetan, nere bazkalosteetan behintzat (arratsaldeoko 3ak aldera), programazio bikaina zeukan, edo behintzat hala iruditzen zitzaidan niri. Gazteakekin batera, Paregabeko parea, Ertza eta dokumental ezberdinak ematen zituzten astean zehar. Dokumentalen artean Mugak gaindituz izenekoak nituen gustoko batez ere.

Paregabeko parean (Bottom jatorrizko bertsioan)Gazteakeko bi aktorek lan egiten zuten eta zeri buruzko seriea zen esatea ez da erraza. Bi pisukideren istorioak kontatzen zituen, dena era oso surrealista eta biolentoan, gogoan dudanez.

Aurreko biak serie ingelesak ziren, Ertza (The Edge), berriz estatubatuarra. Hau ere umore saioa zen, sketch ezberdinez osatua, era guztietako parodiak eginez. Gogoan ditudanak, «… egiten ari dena une hauetan» izenekoak dira. Adibidez, noizean behin «Cher egiten ari dena une hauetan» izenekoa azaltzen zen eta beti kirofano batean ikusten zen operazioren bat eginez. Ertzan Jennifer Anistonek egiten zuen lan, Friendsen ezaguna egin aurretik.

Gazteak saioari buruz hitzegiten hasi naiz, izan ere, Gabon hauetan opari bezala serie guztia jaso dut DVDean. Oraindik ez dut ireki ere egin, galdera batek arduratzen nauelako: Bere garaian horrenbeste far egin arazi zizkidan saio batek nola jasan ote du urteen joana? Izan ere, nere gustoak ere aldatuko ziren eta orain agian ez dit batere graziarik egingo.
Azkenean ikusiko dut, zein emaitzarekin ez dakigu…


Publicado

en

,

por

Etiquetas:

Comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.